Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    TikTok. Ikasi sare sozial hau

    Ikastaro honetan ikasiko duzu Tik Tok nola eta nondik deskarga dezakezun zure gailuetan; nola erregistratu eta nola hasi aplikazioa erabiltzen, bideoak sortuz eta editatuz, sare sozial hau erabiltzen hasteko oso erabilgarriak egingo zaizkizun beste funtzionalitate askorekin batera.
  • TikTok

    Gai honetan zehar, modan dagoen sare sozial honek zertan datzan eta bertan zer egin daitekeen ikasiko duzu, sare sozial honek egun duen irismena hobeto ezagutzeko deskribapen eta estatistika txikiekin batera, hala, hobeto ezagutu eta testuinguruan jartzeko.
  • Deskarga eta erregistroa

    Gai honetan zehar ikasiko duzu aplikazioa Google Playtik zure gailuetara deskargatzen eta instalatzen, eta praktikatu egingo duzu. Halaber, helbide elektroniko batekin erregistratzen eta aplikazioa erabiltzeko lehen urratsak egiten ikasiko duzu.
  • Tiktok nola erabili

    Aplikazioa instalatu eta zuren gailuan konfiguratu ostean, gai honetan TikTokek eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutu eta ikasiko dituzu. Nola partekatu eta pertsonak nola bilatu ikasiko duzu, iragazkiak eta bideo-editorea nola erabili zure muntaketak ezin hobeto ikusteko, eta aplikazioa erraztasunez erabiltzeko trikimailu txikiak eta aholkuak.