Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    X (Twitter) zure Smartphonean

    X (Twitter) aplikazioa bi noranzkotako doako komunikazio-plataforma da, eta sare sozialaren izaera du. Mezu laburrak, bidaltzeko eta argitaratzeko aukera ematen du, gehienez ere 280 karakterekoak. Ikusi zer ari den gertatzen munduan une horretan eta konta ezazu zuri zer gertatu zaizun. Gainera, jarrai ezazu interesatzen zaizun jendea, jakin gainerakoek zertaz hitz egiten duten eta batu zaitez haien elkarrizketetara.
  • Sarrera

    Gai honetan X (Twitter) sare sozialak eskaintzen dituen aukerak, haren ezaugarriak eta sare sozial hori erabiltzen jakiteko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu. Gainera, sare sozialak aukera ematen digu une horretan bertan gertatzen ari dena partekatzeko eta ezagutzeko, denbora errealean, eta, halaber, beste erabiltzaile batzuei jarraitzeko aukera ematen digu, haiek gu jarraitu beharrik gabe.
  • Instalatu eta erregistratu

    Gai honetan ikasiko dugu aplikazioa Play Storen bilatzen eta X (Twitter) deskargatzen eta gure gailuan instalatzen. Halaber, erregistratzen eta aplikazioa konfiguratzen ikasiko dugu puntuz puntu, gure profila argitaratzen hasteko prest izan arte.
  • X (Twitter) erabiltzea

    Gai honetan zehar, sare sozial hori erabiltzen ikasiko dugu eta eskaintzen dizkigun aukera guztiak ikusiko ditugu. Gure profila editatuko dugu, profileko argazkia eta atzekoa barne. Post berriak argitaratzen, joerak bilatzen, albisteak aurkitzen eta X (Twitter) zerrendak erabiltzen ikasiko dugu.
  • Ezarpenak eta pribatutasuna

    Pribatutasuna eta segurtasuna funtsezko alderdiak dira egun Internet erabiltzeko garaian, batez ere sare sozialen kasuan, mundu guztiak baitu horietarako sarbidea. Gai honetan X (Twitter) konfiguratzen ikasiko dugu, modu seguruan erabili ahal izateko eta sarean dauden arazoak ekiditeko.