Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli

    Google Translate da hitzak, esaldiak, testuak eta abar itzultzeko tresna bizkor eta intuitiboena. Bere ahalmenari esker, gainera, webguneak, dokumentuak eta irudiak ere itzul ditzake. Oso interfaze erraza du, hizkuntza-aukera handiarekin. Ikastaro honetan, eduki desberdinak itzultzen ikasiko dugu, itzulpenak nola gorde ikusiko dugu eta itzulpenen historia nola ikus dezakegun ere ikasiko dugu.
  • Google Translate

    Gai honetan, Google Translate zer den eta haren funtzio nagusiak ezagutuko ditugu. Googleko gure kontuarekin gailu batetik edo ordenagailutik nola sar gaitezkeen ikusiko dugu. Gainera, eskaintzen digun interfaze erraz, soil eta intuitiboa ezagutuko dugu.
  • Google Transletekin lan egitea

    Gai honetan, Googleren itzulpen-tresna erabiltzen ikasiko dugu. Era askotako edukiak (testua, esaldiak eta elkarrizketak, hainbat formatutan dauden irudiak eta hainbat formatutan dauden dokumentuak) itzultzen ikasiko dugu, baina webguneak nola itzul ditzakegun ere ikusiko dugu. Haietako bakoitzaren adibide bana ikusiko dugu.
  • Beste funtzio batzuk

    Itzulpen asko egiten ditugu eta, askotan, errepikatu egiten dira. Gai honetan, beste batzuetarako erabilgarriak izan daitezkeen itzulpenak gordetzen ikasiko dugu eta egindako itzulpen guztien historiara nola sar gaitezkeen jakingo dugu. Historia guztia ezabatzen ere ikasiko dugu.