Erregistratu Google Driven1. Sortu kontu bat


Google Drive Googleren aplikazio bat da. Google Drive-ra sartzeko, Google-renorrira joan behar dugu.

Google Drive erabiltzeko, Googlen erregistratuta egon behar dugu. Google kontu bat izan behar dugu (Gmail posta-kontu bat). Googleren konturik ez badugu, doan lor dezakegu, urrats hauei jarraituz.

Googleko kontu bat sortu

Google-ren orrian, sakatu Googleren aplikazioen ikonoa, eta aukeratu Google Drive.

Google aplikazioak > Google Drive

Goiko eskuineko aldean, sakatu 'Joan Drive-ra', eta 'Hasi saioa' edo 'Sortu kontu bat' aukera emango digu. Gure kasuan, 'Sortu kontu bat' sakatuko dugu.

Sortu kontu bat

Izena, Abizenak, Erabiltzaile-izena (eskuragarri dagoen erabiltzaile bat izan behar du) eta Pasahitza adierazi behar ditugu. Sakatu 'Hurrengoa' botoia.

Erregistroa

Gure telefono mugikorra adierazten dugu; aukerakoa da berreskuratzeko helbide elektroniko bat jartzea, jaiotze-data eta sexua. Berriro sakatuko dugu 'Hurrengoa' botoia.

Erregistro-datuak bete

Gmailek egiaztapen-kode bat duen SMS bat bidaliko digu gure telefonora. Kodea idatzi eta 'Egiaztatu' sakatuko dugu.

Egiaztatu zenbakia

Googlek galdetu digu ea ahalik eta etekin handiena atera nahi diogun gure telefono-zenbakiari, eta aukera hau egin dezakegu: 'Saltatu' edo 'Bai, ados'.

Atera etekin handiagoa telefono-zenbakiari

Pertsonalizazio-ezarpenak hautatu behar ditugu. Kasu horretan, 'Pertsonalizazio bizkorra (urrats bat)' aukeratu eta 'Hurrengoa' sakatuko dugu.

Aukeratu Pertsonalizazio-ezarpenak

Googleren kontua sortu dela baieztatzeko, Pribatutasun eta Baldintza Politikak 'Berretsi' sakatuko dugu. Horrela, Googleren zerbitzuaren baldintzak onartuko ditugu, segurtasun-arrazoiengatik interesgarria baita hori egiaztatzea eta irakurtzea.

Berretsi Pribatutasun eta Baldintza Politikak

Aurreko urratsak egin ondoren, Googleko kontu bat daukagu eta gure Drive-ra sar gaitezke.

Bideo honetan ikusiko dugu nola sortu kontu bat, aurreko urratsetan azaldu dugun bezala.