Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Ofimatika tresnak - LibreOffice

    LibreOffice ofimatika-pakete libreko eta kode irekiko softwarea da, DocumentFoundation-ek garatua. Tresna hau multiplataforma da: egungo edozein sistema eragiletan exekuta daiteke. Ikastaroan programa hauekin lan egingo dugu: Writer, testu-tratamenduko programa; Calc, kalkulu-orria, eta Impress, aurkezpen-editorea eta bere tresnak.
  • LibreOffice

    LibreOffice bulego-pakete ahaltsu bat da. Inferfaze garbia eta ahalmen handiko tresnak ditu, zure sormena askatzeko eta zure produktibitatea hazteko bide ematen dutenak. Tresnetan sakonduko dugu: Writer, testu-tratamenduko programa, Calc, kalkulu-orria eta Impress, aurkezpen-editorea.
  • LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

    LibreOffice Writer testu-tratamenduko programa bat da: testu-dokumentuak sortu, editatu eta alda ditzakegu, eta horiei formatu pertsonalizatua eman diezaiekegu. Testu bat idazten dugu, irudiak eta taulak txertatzen ditugu..., eta tresna-aukerak nola erabili ikasten dugu.
  • LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu

    LibreOffice Calc kalkulu-orri bat da, balio duena datuak —normalean numerikoak— sartzeko eta horiek manipulatzeko, nahi den emaitza lortzeko. Ikastaro honetan gelaxkak erabiltzen, oinarrizko funtzioak erabiltzen, eta ematen den informazioa azaltzen duten diagramak txertatzen ikasiko dugu.
  • LibreOffice Impress. Aurkezpenak sortu

    LibreOffice Impress tresna benetan bikaina da diapositiba-aurkezpenak egiteko. Marrazkian erraz erabiltzeko tresna-sorta aukera zabala dauka, eta horri esker, gure aurkezpenak estilo berezia izango du. Soinua, trantsizioak edo efektu animatuak ere sar ditzakegu gure aurkezpenetan.
  • Praktikak egiten hasi!

    Bloke teorikoa amaitu ondoren, ikasitakoa egiaztatu eta finkatzeko prestatu ditugun ariketa praktiko batzuk egiteko ordua da.