Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Programa informatiko onenak jaitsi

    Egunero Interneten egiten den erabilera nagusienetako bat artxiboak deskargatzea da. Askotarikoak izan daitezke horiek: programak, aplikazioak, audio-artxiboak, bideoa, testu-dokumentuak, etab. Ikastaro honetan deskargak egiteko orrialde batzuen funtzionamendua ezagutuko duzu, baita programa horiek instalatzeko jarraibide batzuk ere.
  • Artxiboak deskargatzea

    Gai honetan Internetetik artxiboak deskargatzearen garrantzia ezagutuko dugu eta baita ere zergatik den garrantzitsua modu seguruan deskargatzea. Prozesua egin aurretik produktuaren informazioa lortuko dugu. Deskarga segurua eta kalitatezkoa egitean kontuan izan beharreko aholku batzuk ikusiko ditugu.
  • Softonic

    Gai honetan, Softonic deskargen orrialdea ezagutuko dugu eta baita erregistratzeko eta programak, jokoak edo aplikazioak deskargatzeko garaian nola funtzionatzen duen ere. Deskargatu nahi dugun programari buruzko informazioa lortzeko jarraitu beharreko urratsak ikusiko ditugu. Ikusi halaber zein dira aukeratutako programaren abantailak eta desabantailak.
  • Programak instalatzea

    Gai honetan urratsez urrats ikusiko dugu aurretik deskargatu dugun programa bat instalatzeko jarraitu beharreko prozesua. Urrats gutxitan ikusiko dugu gure ordenagailua, mugikorra, tableta eta abar nola pertsonalizatu, Internetetik deskargatu ditugun programarik ezagunenekin eta onenekin.
  • Deskargatzeko beste webgune batzuk

    Gai honetan Softonicen antzera funtzionatzen duten deskargatzeko hainbat webgune ikusiko ditugu. Horietako batzuk aipatuko ditugu: Malavida, Uptodown, Portalprogramas, Legionprogramasm, CNET Download.com eta FileHippo. Orrialdeen ezaugarri batzuk ere nabarmenduko ditugu.