Facebook sarrera1. Facebook deskribapena


Facebook beste pertsona batzuekin konektatzeko aukera ematen digun sare soziala da. Lagunekin eta senideekin, gure interes berdinak dituzten pertsonekin, eskolan, unibertsitatean edo lanean topatzen ditugun pertsonekin. Informazioa eta ezagutzak parteka ditzakegu, iritzia eskatu, gurea eman...

Eta minutu gutxian gure oporretako argazkiak partekatzeko aukera izango bagenu kilometro askora dauden gure lagunekin? Irudi bakoitzari buruz duten iritzia izan dezakegu...

Ekitaldi bat (afaria, partida, bilera...) antolatu nahi dugu gure lagunei xehetasunen berri emanez eta segundo batean izena emateko aukera emanez? Etxetik egin dezakegu hori guztia!