Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

    Testu-prozesadore indartsu honen aukerak ezagutzen ditu. Ezagutu LibreOffice Writer eta atera etekin handiagoa zure dokumentuei. Ikasi testuak sortzen programak eskaintzen dizkigun tresnak erabiliz: letra-tipoak hautatu eta aplikatzea, formatua aldatzea, irudi bat txertatzea, dokumentuan estiloak konfiguratu eta pertsonalizatzea, ortografia-akatsak zuzentzea idazten den bitartean eta askoz gehiago.
  • LibreOffice Writer

    LibreOffice Writer testu-tratamenduko programa bat da: testu-dokumentuak sortu, editatu eta alda ditzakegu, eta horiei formatu pertsonalizatua eman diezaiekegu. Testu bat idazten dugu, irudiak eta taulak txertatzen ditugu..., eta tresna-aukerak nola erabili ikasten dugu.
  • Lehenengo urratsak

    Gai honetan, LibreOffice Writeren oinarrizko aukerekin erabiltzen ikasiko dugu. Horien artean, testu-dokumentu bat nola sortu eta egindako lana nola gorde nabarmentzen dugu. Halaber, lehendik dagoen dokumentu bat nola ireki ikusiko dugu, nola ixten eta programatik ateratzen ere ikasiko dugu.
  • Konfigurazioa

    LibreOffice Writeren konfigurazioa pertsonalizatu dezakegu, gure beharretara egokitzeko. Gai honetan, menu-barrak pertsonalizatzen ikasiko dugu, tresna-barrak nola gehitu edo ezabatu ikusiko dugu, erregela horizontalak eta bertikalak erakutsiko ditugu eta ingurunearen tamaina aldatuko dugu.
  • Nola erabili testu-tratamenduko programa

    Gai honetan, testu-dokumentuekin moldatzen ikasiko dugu, eta testuak idazten hasiko gara. Testua nola alda dezakegun ere jakingo dugu, testua kopiatu edo ebaki eta beste dokumentu batean itsatsi. Testua edo testu-zatiak hautatzeko moduak ezagutuko ditugu.
  • Testuari formatua eman

    Gai honetan, testuari formatua ematen ikasiko dugu, tresna ohikoenak, testu-estiloak, letra-tipoa, kolorea eta abar erabiliz. Paragrafo baten formatua nola aldatu ikusiko dugu, hainbat aukera erabiliz, hala nola koska, lerrokadura, ertzak, tartea... eta, azkenik, orrialdeei formatua nola eman ikusiko dugu, orrialde-estiloaren aukerarekin.
  • Txertatu irudia eta taula

    Gai honetan irudiak eta formak txertatzen edo ezabatzen ikasiko dugu, eta tamaina nola doitu daitekeen ikusiko dugu. Taula bat txertatzen ere ikasiko dugu, taularen propietateak aldatzen, eta, azkenik, tauletako errenkadak edo zutabeak nola txertatu edo ezabatu eta gelaxkak batzen edo zatitzen ikusiko dugu.
  • Zutabeak eta tabulazioak formatua

    Gai honetan, testu bat editatzen eta zutabeetan jartzen ikasiko dugu, zutabe-kopurua, tartea, marra bereizlea eta abar aukeratuz. Halaber, zer diren eta zer tabulazio mota dauden eta horiek betetzeko aukerak ezagutuko ditugu. Eta, azkenik, ikusiko dugu nola ezaba ditzakegun testuari gehitu dizkiogun tabulazioak.
  • Aukera gehiago

    Gai honetan ortografia zuzentzen eta testuak dituen hitzak eta karaktereak kontatzen ikasiko dugu. Gaian ikusiko ditugun beste aukeretako bat hitzak bilatu eta ordezkatzea da, eta inprimatu aurretik testua nola aurreikus dezakegun jakingo dugu. Amaitzeko, fitxategia PDF formatura esportatzen ikasiko dugu.