Oinarrizko aukerak1. Ireki LibreOffice Calc


Ireki LibreOffice Calc

LibreOffice programa ireki, eta aukera guztien artean Kalkulu-orria irekiko dugu.
Kalkulu-orria irekiko da: orria gelaxkekin beteta dago, eta horietako bat laranjaz markatuta dagoela ikusiko dugu. Marko laranjak idatziko dugun gelaxkaren kokapena adierazten du.

Aldez aurretik egindako kalkulu orri bat irekitzea

Aurretik sortutako eta gordetako kalkulu-orri bat irekitzeko, hainbat aukera ditugu:

  • 'Ireki' ikonoan Ireki klik egingo dugu, tresna-barra estandarrean.
  • Menu-barra: Fitxategia > Ireki.
  • Tekla-konbinazio hau erabiliko dugu Ktrl + O.

Aukeratu 3 aukeretako bat eta ireki nahi dugun fitxategia hautatuko dugu. Amaitzeko, 'Ireki' sakatuko dugu.
Erabili berri ditugun artxiboetako bat ireki nahi badugu 'Fitxategia' > 'Azken dokumentuak' sakatuko dugu menu-barratik.

Bideo honetan, kalkulu-orri bat irekitzeko moduaren adibide bat ikus dezakegu.