Gelaxken artean nola mugitu1. Hautatu


Kalkulu-orri batekin lan egitean, hautapen-modu bat baino gehiago dauzkagu.

Nola hautatu gelaxkak

  • Gelaxka bat hautatu nahi badugu, klik egingo dugu gelaxka horretan: marko laranja bat geratuko da. Horrez gain, gelaxka horren erreferentzia-koordenatuei itzal laranja azalduko zaie (errenkadari eta zutabeari: 2. errenkada eta A zutabea).
Gelaxka hautatu
  • Gelaxka-barruti bat hautatu nahi badugu, klik egingo dugu lehenengo gelaxkan, eta hautatu beharreko azken gelaxkaraino arrastatuko dugu. Hautapena B1 gelaxkatik E4 gelaxkara bitarteko koordenadei dagokie (B1:E4).
Hainbat gelaxka hautatu

Errenkadak eta zutabeak hautatu

Errenkada edo zutabe osoa hautatzeko, klik egingo dugu dagozkien goiburukoetan: errenkaden kasuan, errenkada-zenbakian egingo dugu klik, eta zutabeen kasuan, zutabe-letran. Hautapena B1:B1048576 koordenadei dagokie.

Zutabea hautatu

Nola hautatu orria

Orri osoa hautatu nahi badugu, 1. errenkadako goiburuaren eta A zutabeko goiburuaren arteko “hutsunean” klik egingo dugu. Hautapena A1:XFD1048576 koordenadei dagokie.

Orria hautatu

Bideo honetan, nola hautatu ikusiko dugu, adibide baten bidez.