Glosarioa
Glosarioa
Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz
Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK
B |
---|
BlogaEgunero erabiltzen dugun orria. Aldian behingo argitalpenak egiten dira (normalean gai zehatz baten inguruan), eta bloga pertsonala edo enpresa batena izan daiteke. | |
Bota“Robot” hitzetik eratorria, zeregin errepikakorrak eta automatizatuak burutzeko diseinatu diren programak adierazteko erabiltzen da. Giza-ekintzak imitatzen dituzte eta edukia hedatzeko erabili ohi dira. | |
C |
---|
CopyleftLana baten zirkulazio askea eta kopiatzea baimenduta daudela adierazten duen lizentzia. | |
CopyrightCopyright: Lana bat babestuta dagoela, hots, ezin dela modu askean erabili, adierazten duen lizentzia. | |
Creative CommonsLanak hainbat baldintzak betez alda daitezkeen egile-eskubideak dituela adierazten duen lizentzia. Hautabide gisa sortu ziren, edukiaren egileak edo sortzaileak bere lanarako baimentzen dituen erabilerak modu errazean kudeatzeko eta adierazteko. Honen bidez, hirugarren batek egileak ideien zirkulazio askearen alde erabaki dituen parametroak betetzen baditu, obra hedatzeko, egokitzeko edo aldatzeko baimena du, helburu ekonomikoekin edo hezkuntza-helburuekin egiten badu ere. | |
E |
---|
Eragile boolearrakEragile logikoak ere deritze; kontsulta-tresna bat dira, eta Interneten bilaketen emaitzak zehazteko edo garatzeko balio diren hitzak, esaldiak edo sinboloak dira. | |
F |
---|
ForoaKomunikazio asinkronoko tresna honekin igorlea eta hartzailea gune zehatz batean jartzen dira harremanetan intereseko gai baten inguruan eztabaidatzeko, iritziak trukatzeko, galderak egiteko, etab. | |
G |
---|
Gezurrak (fake news)Sarean nahita hedatzen diren berri faltsuak; normalean egungo gaiei buruzkoak dira, eta publikoa manipulatzea eta desinformazioa sortzea dute helburu. | |
GNU GPLSoftware informatikoaren esparruan, lanaren zirkulazio askea eta kopiatzea baimenduta daudela adierazteko erabiltzen den lizentzia. | |