
Musika aplikazioak zure Smartphonean
Gaur egun musika jende askoren hobby-a bilakatu da. Haurtzaroan, gaztaroan eta baita helduak garenean ere musika dugu lagun, gure egunerokotasun parte da. Ikastaro honetan musikarekin zerikusia duten hainbat aplikazio ezagutuko ditugu, Smartphonetan eta/edota Tabletan instalatu ditzakegu eta musika entzuteko, abestiak identifikatzeko edo abestiak erosteko eta deskargatzeko balio dute; edozein gauzarako aplikazioak daude.

Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak
Lokalizazio, entretenimendu eta osasun mugikor aplikazioak ezagutu. Oinarrizko gauzak erabiltzen ikasi.

Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
Bidaia bat prestatzeko edota farmazia bat bilatzeko. Edozer behar dugula ere, Google Maps modu erraz eta bisualean edozein helbide, errepide, leku edo negozio erakutsiko digu. Gainera, edozein herrialdetako datuak eskaintzeaz gain, kaleak barrutik ikusiko ahal izango ditugu.

Google Traductor. Textuak eta web orriak itzuli
Google Traductor da hitzak, esaldiak edota testuak itzultzeko tresnarik azkar eta erabilerrazena. Bere indarra hain da handia, webguneak eta dokumentuak ere itzultzen dituela. Bere erabilpena oso erraza da eta dozenaka hizkuntza erabili ahal izango dituzu. Ikastaroan Euskalterm erabiltzen ere ikasten da: hau euskarazko terminologiaren banku publikoa da.

Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin
Zure Smartphonerako aplikazioak erabiliz egon zaitez aktibo. Google Fit aplikazioak zenbat denbora egon garen mugimenduan esaten digu, gomendatutako 10.000 urratsetara iristen laguntzeko. Wikiloc, berriz, kanpoko paseoetarako aplikazio egokia da: zure beharretara hobekien egokitzen den ibilbidea bilatu eta partekatu ahal izango duzu.

YouTube. Bideoak ikustea baino askoz gehiago
YouTube mintegiaren helburua, bideo digitalak Interneten nola igo, ikusi eta partekatzea da. Bideoak partekatzeko munduko komunitaterik handiena ezagutu eta goza ezazu.

Zure bidaia planifikatu
Bidaia antolatu nahi duzu? Ikasi eta ezagutu tresna eta aplikazio mugikor onenak, ezer garrantzitsurik ez uzteko. Garraiorako, ostaturako edo informazio interesgarrirako modurik onena bilatzen du, beste gauza askoren artean. Hainbeste gauza dira kontuan hartu beharrekoak, non xehetasun guztiak ikusiko baititugu 10eko bidaia planifikatzeko.

Garraio publikoa zure Smartphonean
APPak gailu mugikorretan instalatzen ditugun programa txikiak dira, zenbait eginkizun erraztu diezazkiguten, gure hiriko garraio publikoko lineak eta ordutegia ezagutzea, besteak beste. Erosoak, erabiltzeko errazak, eta doakoak dira. Beste garraio publikoko aplikazio batzuk nola instalatu eta erabili ikusiko dugu, oso erabilgarriak izango direnak.