RENFE.1. RENFE HORARIOS / RENFE CERCANIAS APP


.

Renfe erakundeak ordutegia/lineak kontsultatzeko bi aplikazio eskaintzen ditu: bata estatuko trenetarako, eta bestea aldirikoetarako.

Nazionala: Renfe horarios (hemen)

Aldirikoak: Renfe cercanías (hemen)

Renfe horarios

Aplikazioa deskargatu eta instalatu ondoren (instalatzean eskatuko dizkigun baimenak eman behar dizkiogu; bestela aplikazioa ez da ibiliko), sakatu eta aplikazioaren hasierako orrialdera iritsiko gara. Ikusiko dugunez, oso erraz erabiltzen da.

Lehenengo ikusiko duguna honako hau da:

  1. Hemen aplikazioaren aukerak aurkituko ditugu. Geroago ikusiko ditugu.

  2. Aukera honen bidez, trena bilatu nahi dugun data jarri ahal izango dugu. Geziak sakatu ditzakegu eguna atzera edo aurrera eramateko, edo “mañana” sakatuz gero, egutegi bat aterako zaigu data erosoago aukeratu ahal izateko.

  3. Hemen nondik aterako garen eta nora iritsiko garen idatziko dugu. Emaitzak eskuratzeko, “buscar” botoia baino ez dugu sakatu behar.

  4. Botoi honekin jatorria eta helmuga alderantzikatuko ditugu.

Hona hemen adibide bat. Bihar Madrilera joango gara Vitoria/Gasteizetik, eta eskura ditugun ordutegi, salneurri, eta tren-motak ezagutu nahi ditugu.

Erraza, ezta? Ondo begiratzen badugu, goiko aldean ezkerraldean hiru marratxo ditugula ikusiko dugu; bertan aukerak daude. Botoia sakatuz gero, honako hau ikusiko dugu:

Inicio: aplikazioan sartzen garen bakoitzean hemen azalduko gara.

Consultar avisos: Hemen Renfe eta bere zerbitzuari lotuta dauden berriak aterako zaizkigu.

Iritsierak eta irteerak: Hemen geltoki zehatz batera iristen/batetik ateratzen diren trenen ordutegia kontsultatu ahal izango dugu, eta atzerapenarekin datozen ere aterako zaigu. Interesatzen zaigun geltokia baino ez dugu idatzi behar, eta emaitzak lortuko ditugu.

Favoritos: Linea edo geltokiren bat gustukoena aukeratzen dugunean, atal honetan aterako zaigu. Zerbait gustukoen markatzeko, edozein bilaketa egiten dugunean goiko izkinan eskuinaldean aterako zaigun izarra sakatu beharko dugu.

Contacto: Renfe-rekin harremanetan jartzeko.

Renfe cercanías

Aplikazioa deskargatu eta instalatu ondoren, lehenengo ikusiko duguna menu zabalgarri bat da; bertan interesatzen zaigun lurraldea aukeratu beharko dugu.

Guri moldatzen dena aukeratu eta jatorria/helmuga zehazteko atalera eramango gaitu.







      1. Hemen aukerak eta aldiriko trenen eremua aldatzeko botoia aurkituko ditugu




                1. Honen bidez eskualdea aukeratzeko menura itzuliko gara.

                2. Ibilbideak eta ordutegia: Pantaila nagusia da, eta bertan trenak bilatuko ditugu.

                3. Lineak eta planoak: Hemen eskuragai dauden lineen planoak kontsultatu ahal izango ditugu.

                4. Gustukoenak: Hemen gustukoen markatu ditugun lineak/ibilbideak aterako zaizkigu (gogoratu: gustukoen markatzeko, izarra sakatu behar da).

                5. Oharrak: Aldiriko ibilbideei buruzko oharrak eta berriak.

                6. Bezeroaren arreta: Renfe-ko bezeroen arreta.

                7. Kontaktua: Renfe-ko aldiriko zerbitzuekin harremanetan jartzeko.

                8. Renfe-ko beste aplikazio batzuk: Renfe enpresak eskaintzen dituen aplikazioak.


        2. Hemen interesatzen zaizkigun ibilbidearen jatorria eta helmuga markatuko ditugu.

        3. Atzamarrarekin gora eta behera eginez, nahiago dugun ordua aukeratuko dugu.

        4. Jatorria eta helmuga alderantzikatu.

        5. Gustukoenak eta hasierako orrialdera itzuli.

Adibide baten bitartez nola funtzionatzen duen ikusiko dugu. Larunbatean DESERTU-BARAKALDO geltokitik aterako gara VALLE DE TRÁPAGA-TRÁPAGA geltokira joateko asmoarekin.