Eskatu BakQ1. Zer da BakQ-a?


BakQ sinadura elektronikoko sistema bat da, administrazio publikoen zerbitzuak online kontsultatzeko eta izapidetzeko erabil dezakeguna.

Sistema honek bide ematen digu elektronikoki sinatzeko eta/edo izapideak telematikoki egiteko. Hona sistemaren osagaiak:

  • Erabiltzailea (erabiltzailearen NANa edo AIZa).
  • Pasahitza edo NIK Patrika Digitala aplikazioaren bidezko autentifikazioa.

Izapideak 'Euskadiko identifikazio elektronikoko ataritik' kanpo egiteko aukera ere ematen digu, 'Txartel birtuala' izeneko programa bat instalatuz gero. Windows eta MacOs sistemetarako bakarrik dago erabilgarri.

BakQ