Glosarioa


Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz

Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK

B

Bilatzailea

Webean dagoen informazioa bilatzen duen tresna edo sistema informatikoa Bilaketak gako-hitzak erabiliz egiten dira, eta bilaketaren emaitzak edo bilatzailearen emaitza-orria web-helbideen zerrenda bat da, bilatutako gako-hitzekin zerikusia duten gaiak aipatzen dituztenak.


Blog

Aldian aldian material berriarekin eguneratzen den Interneteko orria, normalean pertsona batek argitaratzen duena eta pentsamenduak edo iritziak prosan adierazten dituena. Horietako batzuk are eguneroko pertsonal baten formatua hartzen dute.

Bulegotika

Bulegoetan burutzen diren prozedurak edo zereginak optimizatzeko, automatizatzeko eta hobetzeko erabiltzen den teknika, aplikazio eta tresna informatikoen multzoa. Funtsean, tresna horien bidez beharrezko informazioa diseinatzen, sortzen, editatzen, igortzen edo biltegiratzen da bulego batean.