Glosarioa


Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz

Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK

Orria:  1  2  3  4  (Hurrengoa)
  GUZTIAK

B

Bilatzailea

Webean dagoen informazioa bilatzen duen tresna edo sistema informatikoa Bilaketak gako-hitzak erabiliz egiten dira, eta bilaketaren emaitzak edo bilatzailearen emaitza-orria web-helbideen zerrenda bat da, bilatutako gako-hitzekin zerikusia duten gaiak aipatzen dituztenak.


Blog

Aldian aldian material berriarekin eguneratzen den Interneteko orria, normalean pertsona batek argitaratzen duena eta pentsamenduak edo iritziak prosan adierazten dituena. Horietako batzuk are eguneroko pertsonal baten formatua hartzen dute.

Bulegotika

Bulegoetan burutzen diren prozedurak edo zereginak optimizatzeko, automatizatzeko eta hobetzeko erabiltzen den teknika, aplikazio eta tresna informatikoen multzoa. Funtsean, tresna horien bidez beharrezko informazioa diseinatzen, sortzen, editatzen, igortzen edo biltegiratzen da bulego batean.


C

Copyleft

Lan baten zirkulazio askea eta kopiatzea baimenduta daudela adierazten duen erabilera-lizentzia.

Copyright

Lan bat babestuta dagoela, hots, ezin dela modu askean erabili, adierazten duen erabilera-lizentzia.

Creative Commons

Lanak hainbat baldintzak betez alda daitezkeen egile-eskubideak dituela adierazten duen erabilera-lizentzia.

D

Deskarga (download)

Erabilera zabaleko termino honek Interneten aurkitu dugun zerbaiten kopia pertsonala egitearen ekintza deskribatzen du. Normalean musikari, filmei eta softwareari lotuta dago. Kopiatzen ari garen edukia zenbat eta handiago izan, denbora gehiago beharko da deskarga burutzeko. Gauzak deskargatzea guztiz legala da, betiere deskargatzen dugun edukia ilegala ez bada edo copyright urratzen ez badu.

E

Etiketatzea

Iruzkin edo argazki batean norbaiti espresuki aipatzea esan nahi du. Pertsona horrek jakingo du gu aipuaren egileak izan garela.


G

Gako-hitzak (keywords)

Interneten informazio zehatza bilatzeko bilaketa-irizpide gisa erabiltzen diren hitzak edo esaldiak. Testu-eremuetan idaztean, bilaketa-tresnek kontsulta zehatz bat egingo dute datu-base batean, eta bilatu diren hitzak edo hitz horien sinonimoak barne hartzen dituzten emaitzak itzuliko dituzte.


GNU GPL

Software informatikoaren esparruan, lanaren zirkulazio askea eta kopiatzea baimenduta daudela adierazteko erabiltzen den erabilera-lizentzia.


Orria:  1  2  3  4  (Hurrengoa)
  GUZTIAK